Psikologian graduatu nintzen EHUn 2018. urtean, hezkuntza arloko minorra gauzatu eta zentro gerontologiko batean egin nituen praktikak. Gradua amaitzerako hezitzaile bezala hasi nintzen lehenik zentro horretan bertan eta ondoren psikologo bezala.

Pertsonan Erdiratutako Arreta ereduan eta Gerontologian master bat gauzatu nuen lehenik, argi bainuen adineko pertsonekin lan egin nahi nuela. Ondoren, Osasun Psikologia Orokorreko masterra egin nuen. Lanean ari nintzenez, masterrak online VIUn egiteak profesionalki hazten jarraitzeko aukera eman zidan.

2020ko irailetik daramat adineko pertsonen egoitza batean lanean eta oraintxe bertan ikertzaile bezala hasi berri naiz EHUn Qualiker taldean.