Ongi etorri psikologia eta euskara uztartzen dituen webgunera. Nagusiki, psikologo euskaldunen sarea osatu eta psikologoak haien lana euskaraz egiteko baliabidez hornitzeko bitarteko berria da GuNETuz, bai eta gizarteari eduki baliagarriak eskaintzeko asmoa duen eremu birtuala ere.

Arlo ezberdinetako psikologoak gaude proiektu honen atzean: arlo akademikoan (irakaskuntzan zein ikerketan dihardugunak), bai eta arlo profesionalean lanean ari garenak ere eta, Udako Euskal Unibertsitatearen laguntzarekin, elkargune hau sortu dugu.

Zenbait ataletan antolatuta dago webgunea:

  • Foroa: hitz eta pitz aritzeko eta elkar ikusteko aukera.
  • Albistegia: berrien bilduma.
  • Eskaintzak: ikastaro- eta lan-eskaintzak.
  • Psikologia: psikologiarekin zerikusia duten argitalpenak, galdetegien itzulpenak, ikerketak, orientazioa, eragileak eta bideoak.
  • Parekidetasuna: genero-parekidetasuna sustatzeko egun dauden webguneak, bideoak, esku-hartzeak eta bestelako baliabideak.
  • Baliabideak: euskarazko datu-baseak, sare sozialak, webguneak, eta euskararen erabilera tekniko eta egokirako tresnak.

Adierazi bezala, sarea osatzen ari gara eta zu ere, zuk nahi duzun eran, egile izan zaitezke.

🎥 AGERRALDIA IKUSI (26´)

GuNETuz hedabideetan: 

 –   2   –   3   –   4   –   5   –   6

🎤 GAUR8KO ERREPORTAIA

🎥 HAMAIKA TELEBISTA (21´)

ERABILTZAILEAK

Foroak ikusi eta horietan parte hartzeko, ezinbestekoa da izena ematea eta saioa hastea

saioa hasi
izena eman