EHUko Psikologia Fakultateko irakasle agregatua naiz, Gizarte Psikologia sailean 2008. urtetik.
Psikologian doktorea naiz 2008. urtetik, EHUko Psikologia Fakultatean burutu ditut nire gradu eta doktoradutzako ikasketak.
Graduondoko formakuntza dut gizarte psikologiako esparru aplikatu ezberdinetan:
– Esku-hartze Psikosoziala zaurgarritasun sozialean dauden kolektibotan.
– Haur Babesa
– Indarkeria matxista
– Familia barneko indarkeria
– Bitartekaritza (komunitatean, familian, hezkuntza esparruan, kulturaniztasuna lantzen).
Oraintxe aipatuta gaiak dira nire ikerketa eta irakasle ibilbidean lantzen ditudanak. Gaia hauetan ditut nire publikazio akademikoak.
Psikologia fakultatean irakaslea naiz hurrengo ikasgaietan: “Gatazkaren azterketa eta konponketa””Gizarte psikologia””Eskuhartze psikosozialeko Praktikumari Sarrera eta kanpo praktikak”.
Bestetik EHUko “Erakundeen Psikologia eta Eskuhartze Psikosozialeko Masterreko” batzorde akademikoko partaide naiz eta baita irakaslea ere.