Nafarroako Agintzari SCIS taldeko kidea; Nafarroako Gobernuko SAFAYA adopzio zerbitzuko arduradun ohia, eta gaur egun Iruñeko Udaleko Gurasotasun Baikorreko programaren arduraduna. Gestalt terapeuta (Ananda-AETG), baita familia eta bikote psikoterapeuta ere (FEAP akreditazioa), eta Euskadi eta Nafarroako Familia Terapia Eskolako (EVNTF) irakaslea. Programazio Neuro-Linguistikoan Masterra du (PNL-Hobeki), Ikuspegi Dialogikoan formatua, eta prestakuntza espezializatua jaso du pertsonalitatearen nahasmenduetan nahiz nerabe eta gazteei zuzendutako taldeko, familiako eta familia anitzeko tratamenduetan (OMIE). Horrez gain, EMDR terapiako I eta II mailak egin ditu, eta GuNETuzeko HAZIA taldeko kidea da.